Bikoteka Irakurtzen proiektua bigarren zikloan mantendu da eta bostgarren mailara hedatu egin da.
Proiektu honen helburua berdinen arteko tutoretzaren bidez , irakurketa ohiturak eta ulermena hobetzea izan da. Programa hau familien partaidetzarekin egiten da eta parte hartze, asetze maila eta helburuen lorpen maila oso ona da.
BIKOTEKA IRAKURTZEN (pdf)
Hirugarren zikloko ikasleekin e-Twinning proiektuan parte hartzen dugu, “olerkia norbaiten erara” landuz Italia eta Ingalaterrako eskola banarekin izan zen iazko proiektua eta emaitzak oso onak izan dira.
Ikasleek, olerkiz beteriko audio-liburua sortu dute. Olerkiak zeharka landu dira. Metodologi berri honen oinarriak ipini dira eta hurrengo ikasturtean ikasleei tresna eta lan ikuspuntu berriak eskaintzeko aukera edukiko dugu.
Talde eragileak laugarren eta bosgarren mailetan egin ditugu, bereziki matematika eta ingurune arloak lantzeko.
Talde hauen helburua ikasleek euren artean eraginez denbora osoa ikasten joatea da. Horretarako gelako ikasle guztiek ikas dezaten bultzatu da, Besteen lanetan parte hartzeko zailtasun handienak dituzten ikasleak ere lanean parte hartzeko aukera izan dute, eta lana lehena amaitu edo ulertu dutenek berriz besteei azaldu diete.
Lana hau aurrera eramateko, gelako ikasleak talde heterogeneoetan banatu dira , generoan , ikasketa mailan edo eta kultur jatorrian.Talde bakoitzean ekintza desberdin bat egin da , eta ekintza bakoitza boluntario batek edo tutoreak berak tutorizatu du.
Ikasle, irakasle , boluntari eta familien aldetik jasotako balorapenak oso onak izan dira eta hurrengo ikasturterako jarraitzeaz gain ahal bada ( bolondresak lortzen baditugu) beste mailetara hedatzeko asmoak ditugu.
Ikasketa Kooperatibo programa martxan jarri dugu maila guztietan. Honetarako berritzeguneak antolatu duen formazioan parte hartu dugu, Vic Unibertsitateko irakaslea den Jose Ramon Lagoren eskutik. Aurten talde kohesioa, edukiak lantzeko egitura batzuk eta lantalde planak ikusi eta gelara eraman ditugu. Balorazioa ere positiboa izan da.
Proiektu honen helburua , lana autonomiaz egiteko tresnak ematea eta denon parte-hartze maila handitzea da
Eskolak elkarlanerako lekua izan behar duela uste dugu. Harremanak garatzeko gunea, pertsonen arteko trukaketak,eta elkarreragineko saiakerak aurrera eramateko lekua. Hau da ikasketa kooperatiboaren eskola-kultura berria eraikitzeko gunea.
Hori lortzeko lana hiru zatitan banatu dugu:
Lana dinamizatu ahal izateko, ziklo bakoitzean koordinatzaile bana egon da. Lau koordinatzaileek astean ordu eta erdi eduki dute euren lana aurrera eraman ahal izateko (geletako lanaren plangintza, formazioa, beste eskoletakoekin harremanak, Berritzeguneko Aholkulariaren laguntza, materialen egokitzapena.
Horretaz gain gure esperientzia azalduz eta beste eskolei parte hartzeko animatuz, formazio saioetan parte hartu dugu.
Helburuen lorpen maila ona izan da arrazoi desberdinak direla medio.
Oso balorapen ona izan du partehartze maila altuak eta eskolako irakasleen jarrerak.
IKASKETA KOOPERATIBO PROGRAMA (pdf)