Hemen zaude: Ongarai Eskola / Hezkuntza eskaintza: Lehen Hezkuntza
Hizkuntza / Idioma

Hezkuntza eskaintza

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA

2 urte

3 urte

4 urte

5 urte

     

>>

         

HAUR HEZKUNTZA



ZEIN DA GURE ESKAINTZA HAUR HEZKUNTZAN?

Gure proposamena haurrak beren ikasketa prozesuaren protagonistak
izatean oinarrituta dago, horrela, besteak beste, noreberaren autonomia eta
pentsamendu kritikoa garatuko dutelarik non elkarlan giroa balioesten den eta
bakoitzaren erritmo, ezaugarri, behar eta interesak aintzat hartzen diren. Edo
beste era batera adierazita, haurtzaroarekiko errespetutsua.
Haurra berezko eskubide, desio, behar, pertzepzio, sentsazio eta
sentimenduak dituen gizakia da. Eta hari bere jakinmina bizirik mantentzen
duten inguru aberatsak eskaini behar dizkiogu non haurra behatzen,
esperimentatzen, maipulatzen… gonbidatuta sentitzen den mundua
bereganatu eta ulertzen doan bitartean.

ETA, ZEINTZUK DIRA AHAZTU EZIN DITUGUN OINARRI METODOLOGIKOAK?

 

  • JOLASA JARDUERA GUZTIEN ARTEAN NAGUSIA
  • PRESTATUTAKO ESPAZIO HEZITZAILEETAN
  • OINARRITUTAKO METODOLOGIA
  • BIKOTE HEZITZAILEAREN GARRANTZIA
  • TALDEKATZE TXIKIAREN GARRANTZIA

ETA HAU DANA, ZE NOLAKO ESPAZIOETAN?

 

  • Izaten jolasteko eta egiteko espazioak
  • Eraikuntza eta suntsipenerako espazioak
  • Sormen eta adierazpenerako espazioak
  • Mugimendurako eta lasaitzeko espazioak
  • Ikerketarako, esploraziorako, deskubrimendurako eta manipulaziorako
    espazioak
  • Elkarretaratzeko espazioak

“Hau baldin bada gure haurtzaroa ulertzeko era, eskola sistema bat, bizirik
dagoen organismoa eta ikertzen eta ekarlanean ikasten duen laborategia dela
ulertuko dugu. Bertako helduek, egunerokotasunean, aprendizai, jolas,
ikerketa eta lan egoera konplexuak proposatzeko gaitauna izan behar dute
erantzun zehatzak eta adiera bakarreko errezetak eskaini beharrean”

MARIA DAVOLI (2013)

LEHEN HEZKUNTZA



Gure ikasleriaren ikaskuntza-prozesua honako printzipio metodologikoetan oinarrituko da:

  • Abiapuntutzat ikasleak dakiena hartuko dugu, hau da, aurretik dituen ezagutzak.
  • Aktiboa. Uste dugu beharrezkoa dela ikaslearengan jakingurazko jarrera, kritikoa eta ikertzailea sustatzea, komunikazioaren eta lanaren bitartez bere prestakuntza eta ikaskuntzak eskuratzeko oinarri bihurtuko dena.
  • Gaitasunen araberako ikaskuntzen planteamendua, egoera eta testuinguru zehatzetan ezagutzak erabiltzeko garrantzia eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako oinarriak prestatzekoa nabarmenduta.
  • Era berean, irakaskuntza pertsonalizatua ematen saiatuko gara, ikasle bakoitzaren beharrak, interesak, mugak eta erritmoa aintzat hartuta, horretarako bakoizpeneko teknika ezberdinak eta metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko ditugu.
  • Ildo honetatik, ikastetxearen hezkuntza jarduera elkarrekiko begirunean, elkarrizketan, elkarlanean eta elkartasunean oinarrituko da, eboluzio erritmo eta gaitasun intelektual ezberdinak onartuta.


Eskolak zenbait balio transmititu behar ditu.
Gure ikastetxeak hauek jotzen ditu funtsezkotzat:

  • Besteekiko eta norberarekiko begirunea.
  • Elkartasuna.
  • Tolerantzia.
  • Gure gizartea hobetzeko interesa.
  • Elkarrizketarako jarrera.
  • Ingurumenarekiko errespetua. Eskola saiatzen da eskola ikaskuntzek ikasleei ahalbide diezaieten eremu naturala arduraz baloratzea eta gozatzea, giza jarduerek bertan dituzten ondorioak ulertuta, horrela haren babes, kontserbazio eta hobekuntzan aktiboki lagundu ahal izateko. Horretarako, Agenda 21ko espirituari jarraituz, birziklatzea, energia aurreztea, zarataren maila jaistea, ortua lantzea, animaliak zaintzea.
  • Norberaren hizkuntzaren erabilera eskola komunitateko kide guztioi onartutako eskubidea da. Euskararen hizkuntza normalizazioari laguntzeko helburuarekin, herrialdeko berezko hizkuntza gisa baita, eskola eremuaren inguruneko, komunikazioko eta irakaskuntzako hizkuntza gero eta gehiago izan dadin saiatuko gara. Edonola ere, ikastetxeak helburu izango du eskola amaitutakoan ikasleek bi hizkuntza ofizialak ondo jakitea, mintzamenari zein idazmenari dagokienez.
  • Hizkuntza aniztasunerantz aurrera eginda, ikastetxean indartu egiten da atzerriko hizkuntzaren ikaskuntza.

C.E.I.P. Kueto H.L.H.I.


Gran Vía 52
48910 - Sestao
Telefonoak: 944 954 076
Faxa: 944 951 103

info@kuetoeskola.com
© 2014. C.E.P. Kueto L.H.I. LEGAL OHARRA